Gizarte zerbitzuetako langileen igoera

Gizarte zerbitzuetako langileen igoera

Behatokian bildutako bilakaera datuek azaltzen dute 2007az geroztik gizarte zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen etengabeko igoera, 2015. urtean 3.000 berezko langile inguruk lan egiten dutelarik egoitza eta eguneko gizarte zerbitzuetan. Pertsona adinduak dira langile gehien biltzen dituen arreta-sektorea, ia 2.220 pertsona kontrataturekin, ezintasuna duten pertsonen aurretik (437 langile). Gainontzeko langileak haur eta emakumeei bideratutako zerbitzuetan (289) eta gizarte bazterketakoetan (228) banatzen dira.
Mendetasun egoeraren prebalentzia adinduentzako egoitza zentroetan

Mendetasun egoeraren prebalentzia adinduentzako egoitza zentroetan

2015eko abenduan, 2.407 pertsona adindu zeuden Arabako egoitza zentroetan, hau da, lurraldean 65 urte eta gehiago dituzten pertsonetatik %4a egoitzadun gizarte zerbitzuetako erabiltzaileak zen. Halaber, erabiltzaileen %65ak mendetasun-graduren bat zuen aitortua (mendetasun arineko 213 pertsona, mendetasun larriko 529 pertsona eta mendetasun handiko 816 pertsona). Datu hauen arabera, I Gradua duten adinekoetatik %9a egoitza zentroetan zegoen, baita II Gradukoen %19a eta III Gradukoen %40a ere.
Familia harreraren sendotzea

Familia harreraren sendotzea

2015. urte amaieran, 827 adingabekoen espediente ireki zeuden Araban -15 espediente inguru 1.000 adingabekoen arabera-, eta horietatik herena familia-banaketa neurrien menpe zegoen. Familia harrera da haur babesgabetasunaren aurkako neurri nagusia, harreran dauden adingabeen %56a biltzen baitu. Zehazki, abenduan, 168 adingabe zeuden familia arabarretan hartuak, aurreko urtean baino %20 gehiago, eta gehiengoa familia zabalean zegoen (%64).
2019 urterako 193 toki gehiago izango dira egoitzetan

2019 urterako 193 toki gehiago izango dira egoitzetan

Arabako Gizarte-zerbitzuen Mapak 193 egoitza-toki berri aurreikusten ditu 2019 urterako. Toki berrien %85,5 bigarren mailako arreta-sarerako izango dira (Foru Aldundiarenak) eta %14,5 lehen mailako arreta-sarekoak (Udalenak). Pertsona nagusientzako egoitza-tokiak gaur egun 2.079 izatetik, 2.187 izatera pasako dira datozen hiru urteetan (%5,2ko hazkundea); desgaitasunen bat duten pertsonentzako tokiak 256 izatetik 306 izatera pasako dira (%18,8ko hazkundea); buru-gaixotasunak dituzten pertsonentzako oheak 157-tik 182-ra (%15,9 gehiago); eta indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei zuzenduak 19 izatetik 31 izatera (hau da, %63,2 haziko dira).
Gizarte-zerbitzuetan egindako gastua 192,7 milloi eurokoa izan zen 2015ean

Gizarte-zerbitzuetan egindako gastua 192,7 milloi eurokoa izan zen 2015ean

Gastuaren %82,3a -hau da, 158,7 milioi- Foru Aldundiak burutu zuen, udalen ekarpena 34 milioi ingurukoa izanik. Mendekotasunaren arloan burututako gastuak %77,3a suposatzen du, biztanleen osotasunera zuzendutako zeharkako zerbitzuek %10a baino gehixeago, babesgabeko pertsonentzako arreta zerbitzuek (batez ere adingabeak eta indarkeria matxistaren biktimak) %9 inguru eta gizarte bazterketa arloak %3a soilik. Finantzaketa forala nagusi da mendeko pertsonei eta babesgabetasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako arretan, zeharkako eta gizarte bazterketa arloko zerbitzuak, berriz, udalek finantzatzen dituzte nagusiki.
Gizarte-zerbitzuen lurralde-antolaketa berria

Gizarte-zerbitzuen lurralde-antolaketa berria

Arabako Foru Aldundiak eta lurraldeko Udal administrazioek osatutako Instituzio-arteko Mahaiak gizarte-zerbitzuentzako lurralde antolaketa berria adostu dute, Arabako Lurralde Historikoko Gizarte-Zerbitzuen Mapa burutzeko prozesuaren baitan. 2 Eskualde, 8 Eremu eta 29 Oinarrizko Zonaldetan egituratzen den antolakuntza eredu berri honek aukera emango du gizarte-zerbitzu desberdinak arabako biztanleei dagokien gertutasunarekin eskaintzeko.

Berriak

Memoria 2016 / 2016ko Memoria

Memoria 2016 / 2016ko Memoria

Ikusi gehiago

Berri guztiak ikusi

Arabako Gizarte Zerbitzuen Mapa 2016-2019

Arabako Gizarte Zerbitzuen Mapa 2016-2019

Ikusi gehiago

Azkeneko buletina

TAG_Tbole_eu_VALE

2016/12/31

Estatistika Buletina 13 zbk.

ESKURATU(687.7 Kb.)

ESKURATU

Buletin guztiak ikusi

Ezagutu gizarte zerbitzuen errendimenduaren adierazleak

IZENA EMAN